XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), zerren-eta, politikaz etsai izan arren, bere konpesore báitzuan eta elkar maite-maite báitzuten.

Geroago, Euskal-Gobernua jábetu zan 100 preso aiezaz.

Eta Gobernu orrek, Bilbo galdu zuanean, libre utzí zituan preso oik, eta, geiagoko gabe, iritxi ziran, guziok, Arrasturira Orduantxe jákin zuan, Dol. Apaizak, Arrasturiko iru Apaiz eta beste 40 lagunai, Francotarrek eman zioten eriotza izugarri ura.

Arriturik eta izuturik jákin zuan, Dol. Jaunak, berri geizto ori: batetik, basatikeririk aundiena zerizkiolako; bestetik, Francotarren gorrotokeriaren aurrez-aurre, Euskal-Gobernuaren Kristautasuna ta gizatasun, garbi ta aundiki agertzen ziralako.

Izan-ere, ejenplu irakasgarria báitzan guzi ori, eta au zíoten askok: Arrasturin gertatuaz ¿nola, Euskal-Gobernuak, bengantzaz, Dol. Apaiza bera, eta onen 100 lagunak, segitun fusillatu ez?....

Dol. Apaiz orrek, Arrasturiko Eliza-kulpitutik, gogorki agertu zuan bere naigabea.

Fusillatuen alargun eta familikoai, eman zíen, biotzki, bere atsekabe-agurra.

Eta iru Apaiz fusillatuen alde, gertatu zúan illeta-elizkizun bat.